Mozte lana (Cut Piece), performancea, Yoko Ono antzezle, Carnegie Recital Hall, New York, 1965
Minoru Niizumaren argazkia
Yoko Onoren eskaintza

306. Aretoa
Mozte lana (Cut Piece)
1964

Gehiago jakiteko

Moztu.

Lan hau Kioton, Tokion, New Yorken eta Londresen egin zen. Antzezlea Yoko Ono izan ohi da; agertokira irteten da, eseri egiten da eta bere aurrean artazi batzuk ipintzen ditu. Ikusleei eskatzen die banan-banan igotzeko eta arropa zati bat mozteko (nahi duten lekutik) eta eraman dezaten. Ez da beharrezkoa antzezlea emakume bat izatea

MOZTE LANA:

Lehen bertsioa antzezle bakarrarentzat:

Antzezlea agertokian eseri behar da artazi batzuk aurrean dituela.
Iragarri egin ikusleak agertokira igo daitezkeela antzezlearen arroparen zatitxo bat mozteko eta eramateko.
Interpretatzailea geldi egongo da obrak dirauen bitartean.
Antzezleak geldi-geldi egon behar du lanak iraun bitartean.
Lana amaitutzat emango du antzezleak.

Bigarren bertsioa ikusleentzako:

Iragarri egin behar da ikusleek bata bestearen arropa motz dezaketela.
Nahi arte motz dezakete.

Yoko Ono, “Strip-Tease Show”, 1966

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.