Zeru lana Jesu Kristorentzat (Sky Piece to Jesus Christ) 1965

306. Aretoa

Zeru lana Jesu Kristorentzat lanean, orkestra bateko kideak gazazko loturetan biltzen dituzte, kontzertua ematen daudela, eta, ondorioz, musika-tresnak jotzeari utzi behar diote. Izenburuak ez du kristautasunarekin zerikusirik. John Cage aipatzen du (haren inizialak, J. C., Jesu Kristoren inizialekin bat datoz ingelesez); izan ere, abangoardiako musikan Cagek leku gailena zuen, eta izenburu horrek muzin egiten zion. Onoren aburuz, zerua askatasunaren epitomea da, performancean ikusten ziren barruko zein kanpoko lokarrien aurkakoa. Argazki hau 1965ean egindakoa da, performancearen lehen aurkezpenean.